Fun Home

Familia-istorio tragikomiko bat

Komikia, 244 Seiten

Sprache: Euskara

Veröffentlicht von Txalaparta.

ISBN:
978-84-10246-28-7
ISBN kopiert!

Alison Bechdelek, bere memoria grafiko aitzindari eta arrakastatsuan, aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen du. Bruce Bechdel, pertsona urrun eta zorrotza, ingeles-irakaslea zen, bai eta herriko ehorztetxearen zuzendaria ere —Alisonek eta gainerako senideek “Poz-etxea” deitzen zioten ehorztetxeari—. Unibertsitatera iritsita, Alisonek, lesbiana zela esan ostean, aita ere gaya zela deskubritu zuen. Aste gutxiren buruan, aita hil egin zen, eta misterio bat utzi zion alabari oinordetzan, argitu zezan.

Komikilariaren eskutan, historia pertsonala sotiltasun eta botere itzeleko kontakizun bilakatzen da; indar kontrolatuz idatzita dago, bai eta umorez, erreferentzia literario aberatsez eta xehetasun bihotz-haustailez jantzita ere.

2 Auflagen

hat Fun Home von Alison Bechdel besprochen

Irakurri beharreko komikia

Keine Bewertung

«Altzariak umeen modura zaintzen zituen, eta umeak, berriz, altzari gisa hartzen» horrela laburbiltzen du Alisonek bere aitak eurekiko zuen erlazioa (14. or.). Aspalditik aparkatuta neukan komikia oso irakurketa gozagarria suertatu da, erreferentzi literarioz beterik; kapitulu bakoitzeko izenburuak eta tonuak libururen batera daroatzu (hasieran aipatzen diren itzulpenetan faltan bota dut hain edizio politan argitaratu zen Kenneth Grahameren "Haizea sahats artean") eta kutsu nostalgikoa gailentzen zaio 'zorren kitapen' antzeko honi. Oso gomendagarria eta oso edizio ona (zein ona den Danele itzulpenetan, bere DFWen liburu baten itzulpena dut zain udagoienerako eta egilea oso gustokoa ez badut ere, ziur nago hizkuntza aldetik marabilla bat izango dala). Orriak hain finak dira behin baino gehiagotan atzera egin behar izan dudala bi batera pasatu ditudalako eta ez nuelako ezer ulertzen.